[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
<< Topaketara itzuli
ITXITA
03. Idazmena lantzen: sormena eta ekoizpena
Irakaslea: * Irune IBARRA. EHUko irakaslea. * Mikel PRIETO. Pedagogian doktore, LHko eta DBHko irakaslea. * Bermeoko ELEIZALDE ikastola. * Juan Kruz IGERABIDE SARASOLA. Idazlea.
Edukiak

Idaztea ekintza konplexua da: planifikatu, transkribatu eta orraztu egin behar dugu, behin eta berriro. Xake jolasaren antzeko ahalegin intelektuala suposatzen duela aipatu dute ikerlari batzuk. Idazten ikasten dabilen ikaslearentzat, hasiberriarentzat are eta zailagoa da: ideia sortu, papera eutsi, letrak lotu, idazgailua heldu, aurkezpena zaindu, ortografía menperatu, sintaktikoki zuzena eta koherentea den testua josi… behar du.
Eskolatik prozesu hau guztia samurtu nahi badugu, ondo pentsatu beharko dugu zertarako jartzen ditugun idazten: letren noranzkoak lortzeko, gai baten inguruan dakitena azalerazteko, sormena lantzeko…

Uztailak 4
“XXI. mendeko ikasle elebidunak eskuz/teklatuz” gaia landuko da. Txinan “tibiwangzi” hitza erabiltzen dute “Hartu luma utzi karakterea” adierazteko. Gazteen artean zabaltzen ari den fenomenoa da: ideogramak ipod bidez aukeratzen dituzte baina eskuz idaztea ahaztu egin zaie, karaktereen amnesia dute. Gure gizarte honetan, eskolan zein puntura arte idatzi behar da eskuz eta/edo teklatuz? Ordenagailuekin gu baino azkarrago hasi ziren zenbait herrialdeetan zera diote: Eskuz idaztea eta teklatua bi hizkuntza desberdin dira baina egun ikasleek biak menperatu behar dituzte. Eskuz idaztea interesgarria izan daiteke konposaketa baten lehen zirriborroak egiteko eta ordenagailua errebixio-ortografia prozesuetarako. Bestalde, atzamar bidez pantailetan idazteko teknologiak ere baliagarriak izan daitezke letren formak barneratzeko.
Bestalde, eskuz azkar idazten dutenek testu luzeagoak eta kalitate handiagokoak konposatzen dituztela baieztatzen da nazioartean. Testuak sortzeko, letren forma eta loturak menperatuta egon behar dira, etxearen adreiluak dira eta. Bi hitzetan, eskuzko idazketa nola sekuentziatu eta teklatuan zein baldintzatan jarri ikasleak azalduko du Irune Ibarrak.
* Irune IBARRA. EHUko irakaslea.

Uztailak 5
- Idazketa lantzen esperientzia pertsonalen kontaketan: pentsamenduen koadernoa.
- Pentsamenduen Koadernoaren aurkezpena ikasleen aurrean: hiru urratsak.
- Ikasleen interes mapa Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan.
- Pentsamendu idatzien erabilera eta 3. eta 4. mailetako hizkuntza-edukiak.
- Ahozkoaren eragina ikasleen pentsamendu idatzietan.
- Interbentzio pertsonalizatuak.
- Aurrera begira: Gelako aplikazioaren ingurukoak.
Ikasleen bizipen idatziak hainbat ikuspuntutatik aztertuko ditugu: idazketa edukien presentzia eta ahozko ereduaren eragina; norberaren interesak eta gelako interes mapa; interbentzio pertsonalizatuak eta gelako martxa. Azken finean, irailean bere gelan aplikatu nahi duen irakasleari errekurtsoak eskainiko zaizkio.
* Mikel PRIETO. Pedagogian doktore, urtetan ikastolan lan egin du eta gaur egun DBHko institutu publikoan irakasle dihardu.

Uztailak 6
- "Idazmena: lanketa zelako, emoitzak halako". "Idazmenaren lanketaren inguruko esperientzia Eleizalde Ikastolan: lanketa sistematikoa, kontrol zerrendak, autoerregulazioa eta ebaluazioa".
* Bermeoko ELEIZALDE ikastola.

- Idazterakoan sormena nola landu.
* Juan Kruz IGERABIDE SARASOLA. Idazlea

* KOPURU MUGATUA *

IGO
 
© 2005