[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIAK
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
<< Topaketara itzuli
MATRIKULAZIOA
ITXITA
03. Ikasleak, bere guraso eta familien islada.
Irakaslea: * Eduardo IBARNIA ISASMENDI. Bideratzailea. Taldeko eta bakarkako familia konstelazioak.

- Nire ikasleek hobe ikas dezaten, zer egin dezaket?

- Irakasle eta ikasle artean soilik lor genezake lotura sendoa ikaslearen familia-sistema ain­tzat hartzen badugu. Ikaslearen familia-sistema errespetatu eta hau den bezalakoa hartu, eta horretatik abiatuta, irakatsi.
- Maixu/maistrak eta irakasleok, gure ikasleek haien guraso edota haiekin dituzten arazo eta gatazkak eskolara dakartzatela jabetzen gara.
Guraso zein irakasleek, batzuk besteekiko asko espero dute. Norbera bere lekuan ­kokatzea da garrantzitsua, bakoitzak norberari dagokiona beteaz.

Edukiak

Norentzat

Irakasleentzat, eta gaian interes duen hezitzaile zein gurasoentzat.

Helburuak

- Familietan zein eskoletan ematen diren egoera gatazkatsuak ulertzea.
- Pertsonak zein taldeak dagokien lekutan kokatu, haien egitekoak burutzeko.
- Egun ohikoak diren zailtasunei erantzun ahal izateko baliabide berriaz jabetzea.

Edukiak

- Pertsonen arteko harremanetan parte hartzen duten sistema ezberdinak: FAMILIA, ESKOLA eta GIZARTEA.
- Pertsonen arteko harremanetan ezinbesteko diren ardatzak.

Metodologia

Ikastaro teoriko-praktikoa izango da, planteamendua dinamikoa izanik. Egunero­kotasunean bizi ditugun gertaeren bitartez, oinarrizko gaiak sakontzeko aukera izango dugu.

IGO
 
© 2005