ZER DA HIK HASI?
HIK HASI egitasmoa 1995ean sortu zuen irakasle
talde zabal batek, euskal hezkuntzaren partaide
garen guztion informazio, eztabaida eta elkargunerako
bitarteko izan nahian.
HIK HASIk ezaugarri hauek
hartu zituen abiapuntutzat: euskalduna, nazionala,
hezkuntza komunitateko partaide guztiena, baterakoia,
irekia, plurala eta independientea.
Bide horretan,
Euskal hezkuntza sistema propioa edukitzeko eskubidea
aldarrikatzen dugu, hau da: euskal kulturan oinarritutako
curriculum propioa, irakasleria iraunkor eta
euskalduna, Euskal Herritik kanpora hartutako
erabakien menpe ez dagoen eredu dezentralizatua
eta zentroen autonomia. Horrek guztiak berma
lezake kalitatezko euskal irakaskuntza herritar
guztiontzat.
Hori guztia lortze bidean, HIK HASIk
hainbat proiektu gauzatu ditu: HIK HAS euskal
heziketarako aldizkaria, udako topaketa pedagogikoak,
hezkuntza gaiei buruzko monografikoak, Euskal
Herriko baliabide pedagogikoen gida, liburuak,
haur-jolasen bildumako materiala, musika metodoak,
ipuinen bilduma, ikus-entzunezko materiala ...
Orain arte bezala, HIK HASI egitasmoan guztion
ekarpenak funtsezkoak dira, eta ateak zabalik
daude. |